Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

abadino_teknologia
BASERRIKO ARGIZTATZE AUTOMATIKOA

06/03/2008 GMT 1

Baserriko argiztatze automatikoa

abadino_teknologia @ 14:20

Hirugarren ebaluazio honetan honako hau egitea proposatzen zaizue, 3-4- kideko talde txikietan, DBH-ko 3. B-ko ikasleontzat:

Gure eskolako ikasle ugari baserri-eremukoak zarete, goizean goiz etxetik irten, eskolara joan, eskolaz kanpoko ekintzetan prate hartu, eta ilunkeran, berandu batean, berriro zaserrira bueltan zoaztelarik.

Udaletxeak bide nagusietan argiteria jarrita badauka ere, norberaren baserrira heldu orduko metro-tarte bat ere badago ikasleak ilunpetan egin behar dituena.

Hori dela eta, etarpeko argia, eta etxaurrea argiztatzeko sistema diseinatuko dugu, iluntasunarekin aktibatuko dena.

Bestalde, egunaren zehar ez dago apenas inor baserri barruan, beraz, iluntzean martxan ezarriko den baserri barruko instalazio elektrikoa kudeatzeko sistema ere diseinatuko dugu.

ZER IRUDITZEN ZAIZU?, ZELATAN EGITEA GOGORATZEN ZAIZU?

Begiratu ere proposatzen dugun egutegia, proposamenak bete beharreko baldintzak, eta baldintzak betetzeko jorratuko ditugun gaiak.

ZER DERITZOZU?

ZELAKO TALDEAK EGITEA GOGORATZEN ZAIZU?

Animo!!!

 

proposamenaren egutegia

abadino_teknologia @ 13:51

Baserriko argiztatze automatikoa: egutegia

urtarrila

otsaila martxoa
  1 2 3 4 5 6         1 2 3           1 2
7 8 9 10 11 12 13 4 5 6 7 8 9 10 3 4 5 6 7 8 9
14 15 16 17 18 19 20 11 12 13 14 15 16 17 10 11 12 13 14 15 16
21 22 23 24 25 26 27 18 19 20 21 22 23 24 17 18 19 20 21 22 23
28 29 30 31       25 26 27 28 29     24 25 26 27 28 29 30
                            31            
apirila maiatza ekaina
  1 2 3 4 5 6       1 2 3 4             1
7 8 9 10 11 12 13 5 6 7 8 9 10 11 2 3 4 5 6 7 8
14 15 16 17 18 19 20 12 13 14 15 16 17 18 9 10 11 12 13 14 15
21 22 23 24 25 26 27 19 20 21 22 23 24 25 16 17 18 19 20 21 22
28 29 30         26 27 28 29 30 31   23 24 25 26 27 28 29
                            30            

MARTXOA

31
  • Proiektu-proposamenaren aurkezpena
  • Bigarren unitatea: ELEKTRONIKA ANALOGIKOAren aurkezpena eta sarrera (7 saio)
  • Elektronika analogikoaren txostena banandu: LED-DIODOA, ERRESISTENTZIA ELEKTRIKOAK, LDR, NTC, PTC, eta KONDENTSADOREAK
APIRILA
7
  • Aurreko elementuak gogoratzea eta berriak jorratzea: TRANSISTOREA. DIODOA. DIODOEN ZUBIA.
  • “Elementuak identifikatzen polimetroarekin”
14
  • “Zirkuituak aztertzen”
  • “Crocodrilo Clips simulazio-proposamenak”
  • “Zirkuituak muntatzen”
21
  • “Zirkuituak muntatzen” jarraipena
  • “Materialen kalkulurako ariketak”. Faktura-orrian eta materialen eskaera-orrietan sakontzen
  • Elementuen Hiztegi teknologikoa osotzea
  • Azterketa EDOTA Indartze eta Plus erako jarduerak
28
  • Azterketa (baldin eta Indartze eta Plus erako jarduerak egin badira aurreko egunean)
  • Proiekturako zirkuitu posiblea banatzea
  • Hirugarren unitatea: ERRELEA (saio 2)
MAIATZA
5
  • ERRELEA, jarraipena
  • Laugarren unitatea: ENERGIAREN SORKUNTZA, GARRAIOA ETA BANAKETA. ETXEKO INSTALAZIO ELEKTRIKOAK (4 saio)
12
  • ENERGIAREN SORKUNTZA, GARRAIOA ETA BANAKETA. ETXEKO INSTALAZIO ELEKTRIKOAK
19
  • Bosgarren unitatea: AUTOCAD 2005 (4 saio)
26
  • AUTOCAD 2005
  • PROIEKTUA ebazten hasiko gara: “Baserriko Argiztatze automatikoa ” (7 saio)
EKAINA
2
  • PROIEKTUA
9
  • PROIEKTUA
16
  • PROIEKTUAren aurkezpena eta txostena entregatzea

28/02/2008 GMT 1

baldintzak

abadino_teknologia @ 13:35

·         Ilunkerarekin AUTOMATIKOKI aktibatuko den etarpeko argia eta baserri barruko instalazio elektrikoa 

·         Baserri barruko instalazio elektrikoan gutxienez sukaldeko eta egongelako instalazio elektrikoa diseinatu eta muntatuko dira 

·         Baserriko kide guztiak baserrian direnean, gau erdian etarpeko argia amatatu ahal izango da 

·         Maketaren oinarriak A3 formatuko neurriak izango ditu 

·         Zirkuitu elektronikoa bakelitazko plaka baten gainean egin 

·         Berrerabilitako eta berziklatze-materialak erabili lehenbizi  

·         Baserriaren maketa eta txosten teknikoa entregatu behar da. Gutxienez honakoak agertuko dira

-                 Maketaren hasierako bakarkako diseinuak Painte-n eginak 

-                 Maketaren 3 bista definitiboak, akotatuta, Autocad 2005     programarekin 

-                 Maketaren diseinu definitiboaren perspektiba isometrikoa eskalara     egina DIN A4 formatuan, eskuaira/kartaboiz 

-                 Proiektuaren despiezea, Autocad 2005 programarekin 

-                 Bakarkako zirkuitu-diseinuak eta taldeko zirkuitu-diseinuak Crocodrilo     Clips programarekin egin. Taldeko zirkuituaren funtzionamenduaren     azalpena 

-                 Materialaren eskaera-orria eta faktura Excelen eginak 

-                 Lan-plangintzaren taula. Eginiko aldaketak nabarmendurik -                 Hobetzeko proposamenak 

·         Ondo amaitua, txukuna, merkea, talde-lanean burutu behar da, eta epe barruan amaitu: ekainaren 16

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!